Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

ZERO ZABOR

Iraurgin, gizartea eraldatzeko etengabeko lanarekin jarraituz, oraingo honetan Zero Zabor Hozkailua proiektua jarri dugu martxan, ikastetxean zerbitzatu ez diren menuak azpeitiarren eskura jarriz.

Muinean proiektuak hiru helburu nagusi ditu; elikagaien xahuketa saihestea, hondakinak gutxitzea eta janaria herritarren eskura jartzea. Era berean ordea, gizarteratzea, hezkuntza baloreak, lankidetza, boluntariotza, tolerantzia eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenak babestu eta zaintzea, uztartzen dituen proiektua da.

Zero zabor proiektu honetan, Iraurgi ikastetxeko LH6-ko ikasle, irakasle, guraso eta jangelako langileak arduratuko dira. Bi edo hiru ikasleko talde bat eta arduradun (gurasoa) batek burutzen dute jarduera, astelehenetik-ostiralera arratsaldero 16:30-17:00 bitartean.

Zero zabor promozio bideoa