Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

PLASTIKORIK GABE

XXI. mende honetan arazo larri bat dugu gizartean, plastikoaren gehiegizko erabilera. Hori dela eta, Iraurgi ikastetxeak, zenbait konpromiso hartuko ditu. Aldaketa txikiekin, aldaketa handiak lortuko ditugu!

Proiektuaren sorrera Iraurgi ikastetxean izan bada ere, kanpo eragileen laguntzari esker, indarrean jarraitzea dugu helburuetako bat, amaierarik gabeko proiektua izan dadin. Ikastetxetik Azpeitia herrira salto egin nahi duen proiektua da. Ia, plastikozko munstro erraldoia, denon artean elikatzea utziz, desegitea lortzen dugun.

GU GEU PLASTIKORIK GABE! proiektuak,helburu jakin bakarra izango du, plastikoa murriztea.

Proiektu hau aurrera eramateko, denon parte hartzea premiazkoa da! AMA LURRAK BEHAR GAITU! ANIMATU! GU GEU PLASTIKORIK GABE!