Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

KANAL ETIKOA

ZER DA KANAL ETIKOA?

Iraurgi Ikastetxearekin harremana duten pertsona guztien eskura dagoen gardentasuna bermatzeko tresna bat da.

Kanal Etiko honen bidez, legezko arau-haustea izan daitekeen edozein ekintzari buruzko informazio konfidentziala eman dezakezu, bereziki, arau-hauste penala edo administratiboa, larria edo oso larria denean. Laneko araudiaren arau-hausteei buruzko informazioa ere eman daiteke, segurtasuna, osasuna edo sexu askatasunen aurka doazenak besteak beste.
Komunikazioak argia eta laburra izan behar du. Gertaera zehatza deskribatu behar da eta fede onez egin behar da beti. Komunikazio edo salaketa faltsuei zehapena ezarriko zaie.

Ematen duen informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta egindako gestioen berri emango zaio posta elektronikoko helbidearen edo ematen duen beste bideren baten bidez.