Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

Jangela

Janaria Iraurgiko sukaldean bertan prestatzen da, berezitasun dietetiko guztiak kontutan hartuz.

Berme osoko gastronomia enpresa bat arduratzen da hornikuntzaz eta menuen osaeraz, dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz eta janaria prestatzean arau higienikoak eta sanitarioak aplikatuz.

Behin-behineko zein urte guztirako dieta bereziak prestatzen dira, baina beti sendagileak aginduta eta dietari eta honen iraupenari buruzko zehaztasun guztiak idatzirik ekarrita.

Hileko menuak Inikan dituzue eskura.

“Iraurgiko jangelako soberakinak ez dute zaborrontzian amaitzen. Zero zabor proiektuari esker herriko plazan dugun hozkailuan jartzen ditugu azpeitiarren eskura.”