Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

24/01/2024

IKASTETXEKO DANBORRADA

Goiz goizetik danbor hotsak izan ditugu lagun ikastetxean. Goizean Haur eskola eta Haur Hezkuntza 2 urtekoekin hasi da alaitzen giroa eta arratsaldean Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek jarraitu dute. Gure ikasleez gain danborradan ikastetxeko familiak eta Atzegi, Gautena zein Goienetxeko kideak izan ditugu.

San Martin egoitzako egoiliarrekin egoteko aukera ere izan dugu. Festa giroa eta Sansebastianetako danbor hotsa entzuteko bidelagun izan gaituzte.