Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

HEZKUNTZA BEREZIA

Denok komunitatearen parte sentitzen garenean , denok ibarazten dugu! Aniztasunak aberastu egiten gaitu!

Inor ez da bestearen berdina, ez hobea eta ez txarragoa, beste bat da, besterik gabe.

ANIZTASUNA ERREALITATE  BAT DA, BAINA INKLUSIOA EGUNERO EGITEN DUGUN AUKERA BAT DA.

Egun berri bakoitza ERRONKA bat da

Egun berri bakoitza ERRONKA berri bat!! Erronka  ikasleak duten indarraz ohartarazteko, erronka egoera berriei aurre egiteko, erronka berria denok elkar hartu eta mundu hobe bat sortzeko. Lan egiteko beste modurik ez dugu ulertzen.

Behar bereziak dituen ikasle bakoitzari egokitutako erantzuna ematen diogu Iraurgin. Ikasle bakoitzaren behar bereziak gaitasun bereziak direla sinesten dugu eta egunerokoan ikasle bakoitzak barnean duen harri bitxiari dizdira ateratzen jarduten dugu profesional desberdinen arteko elkarlanari esker.

Ikasleen ezaugarri desberdinak kontuan hartuz ikasteko modu desberdinak eskaintzen dizkiogu.

Ikasleen aniztasun itzela dugu ikastetxean eta ikas komunitateari etengabe hazteko eta aberasteko aukera ematen digu ikasle bakoitzak. Ikas komunitateko kide garen guztiok sentitzen dugu ardura behar bereziak dituzten ikasleen integrazioan.

Bide honetan ezinbestekoa bilakatzen da familiekin eta kanpo eragileekin (Berritzeguneko profesionalak, logopedak, psikologoak, Gautena, Adahigi, etab.) eskutik heldu eta aurrera egitea. Denok elkarrekin urrunago iritsiko garelako.

Ikasleen gaitasunetatik abiatzen gara inguratzen gaituen mundu honetan gutako bakoitzak leku bat dugula sinesten dugulako. Amets berrien bila abiatzeko indarra ematea da gure eguneroko erronka!

Ikasle guztiek erraz eskuratzeko moduko curriculum inklusibo bat lantzeko jarraibideak proposatzea dugu helburu Iraurgin.

Nola?

  • Gizaki bizidunak halaxe behar duelako, komunikazioa eta adierazpena ahalbidetzen dugu uneoro. Hizkuntza unibertsala den piktogramen mundua esku artean eta gure ikastetxeko hormetan dugularik denok hobeki ulertzeko bideak ereiten ditugu egunero.
  • Saio sentsorialak burutzen ditugu barne mundua kanpo munduarekin harremantzeko zentzumen guztiak aktibatuz.
  • Bizitzarako beharrezkoak diren ekintzetan trebatzen gara ikaskuntza esanguratsuak burutuz.

Zertarako? Zein helbururekin?

  • Iraurgi ikastetxeko komunitatearen helburu nagusia ikasleak bizitzarako prestatzea da.
  • Ikasleek inguruko ikaskideekin eta komunitateko pertsona guztiekin ahalik eta harreman aberatsena sortzea da gure lanaren helburua.
  • Ikasle bakoitza berezia eta baliotsua dela sinistaraztea da gure bidea.
saio-sentsorialak-heziketa

Saio sentsorialak

autonomia-saioak-heziketa

Autonomia saioak

piktogramak-heziketa-berezia

Piktogramak

desberdintasunak-abertasuna
NIGANDIK DESBERDINA DENAK ABERASTU EGITEN NAU
aniztasuna
GAUR EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO ESZENATOKIA ANIZTASUNEZ BETEA DAGO ETA ESZENATOKI HORRETAN EGON NAHI DUGU