Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

19/12/2023

HAUR MASAJE IKASTAROA

Urtarrilean hasita haur masaje ikastaroa antolatu dugu ESKUTIK programaren barruan. Interesa duen edonork parte hartu ahal izango du ikastaroan.

Masajeak dituen onurez gain, gure seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da bertaratzen den orok. Saioak ostegun arratsaldetan izango dira Iraurgiko Haur Eskolan, 16:00etan hasi eta ordu beteko iraupenarekin gutxi gorabehera. 

  • Noiz: urtarrilak 11, 17 eta 24
  • Nori zuzendua: 0-1  urte bitarteko haur eta familiei eta haurdun dauden familiei.

    Talde mugatuak izango direnez, interesa duenak,  943 81 02 10 telefono zenbakira deitu edo idatzi administrazioahh@iraurgi.com helbidera, urtarrilak 8a  baino lehen.