Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

30/09/2024

GURE IKASLEEN HIRU AMETS EGI BIHURTU ZITUZTEN ETB1eko ‘Ametsen Arbola’ SAIOAN

Ametsak amets baino ez dira norbaitek egi bihurtzen dituen arte.

Alaiaren ametsa, bere osabak profesionalen arteko pilota partida bat ikusi eta Altuna IIIri eskua emateko
aukera izatea zen. LH6ko ikasleen ametsen artean zegoen gelakide izan zuten Nouhri besarkada estua
emateko modua egitea eta Iratirena berriz, amonak aterpean lasai, eserita egoteko jarlekua izatea.

Hiru ametsak bete ziren atzoko ‘Ametsen arbola’ saioan. Polita eta hunkigarria izan zela esango dute
askok, baina berezia izan zen oso. Ez hiru lagun horien irribarrearengatik bakarrik, besteari poza
emateak sortzen duen talde sen eta maitasunarengatik, baizik.

Eskerrik asko eta bejondeizuela guzti honetan lagun izan zaituztegunoi.

Saio osoa ikusgai: ETB1 Nahieran – ‘Ametsen arbola’