IRAURGI Ikastetxe - Zerbitzuak: JANGELA

logo-gastronomia-baskaBaimen zb.: 91.5.00534/SS

Bazkaria

Ikastetxean bertan prestatzen da. Horretarako, Osasun eta Segurtasun neurrietara egokitutako instalakuntza eta Gastronomia Baska-ko langile kualifikatuekin kontatzen dugu.

Menuak

NAOS estrategiaren nutrizio politikari jarraituz, Gastronomia Baskak ikasle bakoitzaren osasunean elikadurak duen garrantzian oinarrituz diseinatzen dituzte gure menu guztiak. Eta Mediterraneoko Dietaren pautak betez, ez da inoiz koipe gehiegirik jartzen eta nutrizioaren aldeko oreka bilatzen da.
Menuen zerrendak ikastetxean daude eskuragarri edota informazioa amaitzerakoan azaltzen diren albisteetan.

Kontrolak

Osasun Saileko Ikuskaritzak egiten ditu.

Dieta bereziak

Behin-behineko zein urte guztirako dieta bereziak prestatzen dira, baina beti sendagileak aginduta eta dietari eta honen iraupenari buruzko zehaztasun guztiak idatzirik ekarrita.

Medikamentuak

Medikamentuak jangelako pertsonalak administratzen ditu, familia edo/eta sendagilearen baimen idatzia izanez gero.

Ordainketa

Banku agirien bidez egingo da hilero, iraila eta ekaina barne.

Diru laguntzak

Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako ikasketetarako beka deialdira jo daiteke jangelarako diru laguntza eskatzeko. Beka hau jangela zerbitzua urte osoan erabiltzen dutenentzat bakarrik da.

HEZKUNTZA HELBURUAK

Kalitateezko zerbitzua lortu nahi dugu, beti ere ikastetxearen hezkuntza helburuekin loturik.
- Jangelako lagunak errespetatzen ikasi.
- Ordutegia eta arauak bete.
- Eskura dituen baliabide materialak egoki erabili.
- Jateari dagozkion ohitura higieniko egokiak hartu.
- Dieta ezberdinen kontsumoa onartu.
- Tresnen erabileran autonomia eta egokitasuna lortu.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara