PENTSATOKIA
PENTSATOKIA MARTXAN JARTZEKO ARRAZOIA
Iraurgi ikastetxean 2012/13 ikasturtean jarri genuen martxan proiektu hau, lehendabizi Lehen Hezkuntzan eta ondoren Bigarren Hezkuntzan. Ikasleek, Matematikan, logikaren arloan zituzten hutsuneak ikusita, eta batez ere talde kooperatiboen lana bultzatu nahian, proiektu berritzaile hau gure curriculumean txertatzea erabaki genuen.
HELBURUAK
• Konpetentzia desberdinen garapena:
■ Ahozko komunikazioa
■ Autonomia
■ Ikasten ikastea ■ Matematika
• Logika, arrazoibide eta problemen ebazpenen garapena.
• Beraien arteko harremanak eta talde-lana bultzatzea.
• Eskola eta gurasoen arteko inplikazioa areagotzea.
• Ebaluazio-diagnostikoko emaitzak hobetzea.
ANTOLAKETA
Gelako antolaketa fisikoari dagokionez, 4 txoko desberdin daude. Txoko bakoitza eta bertako materiala kolore batekin identifikatzen dira. Lantzen diren arloak hauek dira: logika zenbakiekin, logika, problemak ebaztea eta problemak sortzea.
Beraz, Pentsatokira joateko, gelako ikasleak 4 taldetan banatzen dira. Lehen Hezkuntzan irakaslearekin batera, gurasoek eta Batxilergoko ikasle-boluntarioek hartzen dute saioa dinamizatzeko ardura.
Bigarren Hezkuntzan berriz, antolaketa berbera da, baina kasu honetan ez dago dinamizatzailerik gelan.
LAN - PROZEDURA/METODOLOGIA
Gela bakoitza astean behin joaten da Pentsatokira. Saio bakoitza (1h.) bi zatitan banatzen da (30´+30´), beraz, saio bakoitzean talde bakoitza bi txokotatik pasatzen da:
• Problemak sortzea eta logika zenbakiekin.
• Problemak ebaztea eta logika.
Hurrengo astean falta zaizkien beste bi txokoetako aspektuak lantzen dituzte.
Lan egiteko metodologia talde-lana da, eta dinamizatzaileak guztien parte hartzea eta emaitza egokia ateratzea bermatzen du.
ARAUAK
Talde bakoitzean, txandatuz, arduradun bat egoten da eta arauak betetzen direla ziurtatzea da honen eginkizuna.
GELAKO ARAUAK
• Errespetua. Besteen iritziak errespetatuko ditugu.
• Garrasirik ez dugu egingo.
• Aldamenekoari laguntzeko prest egongo gara beti.
• Dinamizatzaileari kasu egingo diogu.
• Ahoz adieraziko ditugu gure ideiak.
TXOKOETAKO LAN-PROZEDURA
• Hasieran, bakoitzak, bakarka eta isilik irakurtzen du, bere hausnarketa egin, ulertu eta estrategiak garatzen ditu (5 minutu).
• Gero, banan-banan, denek, bakoitzak bere estrategia azaltzen du taldean.
• Denen artean adostutako konponbide (soluzio) bat aurkitzen dute.
• Amaitzean, denen artean emaitza egiaztatzen dute.
IRAKASLE ETA DINAMIZATZAILEEN EGINKIZUNAK
IRAKASLEAK
• Jarduerak programatzea.
• Laguntzaileen lana koordinatzea.
• Ikasleen ebaluazioa burutzea.
• Hiruhileko bakoitzean eginiko lana batu eta ikasleari ematea.
DINAMIZATZAILEAK
• Ikasleen parte hartzea bultzatzea.
• Elkarren arteko laguntza bultzatzea.
• Jarrera egokiak bultzatzea.
• Dinamikarako zailtasunak identifikatzea.
EBALUAZIOA
Jarduera ebaluatzeko, ikasturte amaieran memoria egiten da: arauak, fitxak, asetasun-maila, taldekatzea… kontuan hartuz.
Proiektuaren arduradunak: Jone Eizagirre eta Maijo Balentziaga.