BIKOTEKA IRAKURTZEN
Irakurketak ikaslearen garapenean eta ikasketetan funtsezko garrantzia du. Horregatik, berau hobeto lantzeko, eta ikasleengan irakurketa ulerkor egokia sustatzeko, metodologia aproposa iruditzen zaigu “Bikoteka Irakurtzen” programa.
PROGRAMAREN HELBURUAK
1. Irakurketaren dimentsioa bere osotasunean lantzea
- Irakurketa teknika hobetzea (pausak, abiadura, zentzuz irakurtzea, sintagmaka irakurtzea, hitzak gutxiago errepikatzea, hitzak kolpe bakarrean ahoskatzea, irakurketa jarraia…).
- Testuak ulertzeko gaitasuna handitzea, horretarako estrategiak ikasiz.
- Kritikotasuna bultzatzea. Norbere buruari galderak egiten erakustea.
2. Ikasketa kooperatiboa
- Ikasketa kooperatiboa, ikasleen arteko kooperazioan oinarritzen da.
- Berdinen arteko ikasketa, gertutasuna bultzatuz.
- Elkarlana, elkar laguntza, bien arteko elkarrizketa, eztabaida.
- Ardurak.
- Rol desberdinak betetzea. Tutorearena eta tutorizatuarena.
- Bikoteka lana egitearen garrantzia.
- Edukien lanketa.
Proiektuaren arduradunak: Mailo Arizti eta Elena Agirre.