IKASKETA KOOPERATIBOA
IKASI KOOPERATZEN eta KOOPERATUZ IKASI
LELO NAGUSIA
"Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi".
TALDEEN OSAKETA
Talde heterogeneoak osatzeko, gelako ikasleak hiru azpitaldetan banatu behar dira:
Laguntzeko gaitasun handiena dutenak. | Taldeko gainerako ikasleak. | Laguntza gehien behar dutenak. |
● ● ● ● ● ● | ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ | ▲ ▲ ▲ ▲ ▲ ▲ |
![]() ● ■ ■ ▲ |
ESKU-HARTZE EREMUAK
A. TALDE-KOHESIOA
Metodologia hau martxan jartzeko, ezinbesteko gauza da ikasleak elkar ezagutzea. Hau lantzeko dinamika eta jarduera ugari daude: Motxila ibiltaria, Laguntxoen kaxa, Elur-bola, Izenen katea... Tutoretzako programa barruan ere badauzkagu talde-kohesioa lantzeko dinamikak. Batez ere, hasieran landu beharreko atala da hau, baina taldean arazoak sortzen direnean ere erabiliko ditugu dinamika hauek.
B. TALDE-LANA BALIABIDE GISA
Edukiak bereganatzeko modurik egokiena talde-lana izan ohi da. Horretarako, egitura edo ariketa mota ugari daude. Erabilienak honako hauek dira:
- “1-2-4”egitura.
- Orri birakaria.
- Irakurketa partekatua.
C. TALDE-LANA EDUKI GISA
- Komunitate eta talde-kontzientzia hartzea ezinbestekoa da.
- Talde-lanean hasi aurretik, taldean lana egiten irakatsi beharko zaie.
- Taldeko arauak ongi ezagutu behar dituzte ikasleek.
- Taldearen helburuak garbi azaldu behar zaizkie, eta hauek bateratuak edo komunak izan behar dute. Helburua, ikastea eta elkarri ikasten laguntzea da.
- Taldearen nortasuna areagotzeko taldeari izena jarriko diogu edo logotipo bat sortuko dugu talde bakoitzarentzat.
- Talde txikietan lan eginez hainbat gizarte trebezia garatzen dira eta hauek landu beharko dira.
- Euren akatsak aurkitu eta guztien artean zuzentzen ikasi beharko dute.
Bestalde, taldekide bakoitzak bere rola izango du, eta bakoitzak bere rolaren eginbeharrak zein diren ongi ulertu beharko du:
KARGUA | ZEREGINAK ETA ERANTZUNKIZUNAK |
---|---|
Koordinatzailea | Jarduerak moderatuko ditu: erabilitako egituraren urratsak jarraitzen direla egiaztatuko du. Taldearen bozeramailea da. |
Idazkaria | Ahotsaren tonua kontrolatuko du. Taldeko oharrak jasotzen ditu idatziz. |
Laguntzailea | Behar duenari laguntza emango dio. Horretaz gain, taldeko kideren bat falta bada bere kargua beteko du. |
Materialaren arduraduna | Taldeko materiala zainduko du. Horretaz gain, taldean denbora alferrik ez dela galtzen ziurtatuko du. |
Proiektuaren arduradunak: Itziar Larrañaga, Anabel Alonso eta Aitor Bidezabal