Hasiera Proiektuak Proiektu Pedagogikoak Gizartearekiko Konpromezua

Batxilergoko Gizartearekiko Konpromesua

AURKEZPENA

2. 12-13 IKASTURTEAN martxan jarritako proiektuaren balorazioa guztiz baikorra jaso ondoren, proiektuarekin jarraitzea erabaki da. Proiektu hau ikastetxean identifikatutako behar bati erantzuteko sortu zen. Gure ikastetxetik ateratzen diren ikasleen bidea aztertuz, konturatu ginen ez diegula behartsuen zerbitzura borondatez lan egiteko aukerarik eskaintzen.

Gure ikasleen heziketa integrala helburutzat dugularik, Ikastetxeko Talde Ebanjelizatzailea, ikasle hauei, erlijioko klaseetatik abiatuta, boluntario lanetan jarduteko aukera eskaintzeko bideak aztertzen ari da, 2012-2016ko Plan Estrategikoan azaltzen den modura.

Gure ustez, boluntario lanak bizi esperientziak zabaltzeko eta heziketan sakontzeko aukera eskainiko die, talde behartsuenekin kolaboratuz gure gizarteko beste errealitate batzuetara begirada zabalduz. Hain zuzen, horixe da proiektu honen helburua, beste errealitateak ezagutzea eta etorkizunean irekiko zaizkien ate ugariren aurrean, erantzun egokiak ematen jakitea.

1. HELBURUAK

1. Gizarteko behartsuekin lan egiten duten taldeengana gure ikasleak hurbiltzea.
2. Errealitate ezberdinekin topo egitea.
3. Formazio teoriko batetik abiatuta, ekintza praktikora iristea.
4. Gizarteko arazoez sentsibilizatu eta hausnarketa egiteko bidea erakustea.
5. Kezka eta egonezin pertsonaletatik irteerak erraztea.

2. KONPETENTZIAK

Proiektuarekin zuzenki lotuta daudenak azpimarratuko ditugu.
1. Gizarte eta hiritar gaitasuna
2. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
3. Gaitasun espirituala.

3. GARAPENA

Boluntario lanetan ari diren taldeekin eta antzeko proiektuetan murgilduta dauden beste ikastetxeekin elkarrizketak izan ondoren, jarraian datozen ondorioak atera ditugu:
Baimena eskatu beharra guraso/tutoreari, ikasleak adin txikikoak direlako.
• Boluntario lanerako dauden aukera guztiak idatziz eskaintzea ikasleei, beraien ordutegi eta egutegian oinarrituz lehentasunak ezarriaz.
Ikasleen proposamenak onartzea.
• Boluntario lanaren gertuko jarraipenaren ezinbestekotasuna azpimarratzea, boluntario taldeetatik jasotzen den feedback-ak esperientzia horren aberastasuna ziurtatzen digularik.
• Ebaluatzeko nota ezartzea ez da komenigarria. Aldiz, boluntario lanaren amaieran ikasle bakoitzak esperientziaren memoria egingo du, apirilean gurasoei aurkezteko, eskainiko zaion gidoia jarraituz. Horretarako lagungarri izango zaio aurkezpenean erabili daiteken edozein motako informazio bilketa egitea (argazkiak, testigantzak, grabazioak …)

3.1 Lortutako informazioa aztertu ondoren, ikastetxearen ikuspegi eta itxaropenek markatzen duten ildoari jarraituz, proiektuaren pausu garrantzitsuenen zerrenda osatu dugu:

Boluntario lana egiteko aukera eskaintzen duten taldeekin harremanetan jartzea.
Ikasleei eskaintzeko ditugun aukerak zeintzuk eta zenbat diren jakin behar dugu, ditugun errekurtsoak aztertzeko eta komunikazio bideak jorratzeko. Honako hauek izango dira gure aukerak:

ARLOA TALDEAN BOLUNTARIO LANAREN DESKRIBAPENA
HAURTZAROA Iraurgi Lehen Hezkuntzako ikasleei laguntza ikaste prozesuan.
HELDUAK Atzegi 3 aukera daude:
1. Oporrak pasatu haiekin.
2. Azpeitian: EKINTZA ANITZAK
3. Gizarte parte hartzeko ikasketa.
HIRUGARREN ADINEKOAK
San Martin Egoitza
Loiolako Jesuitak
Aztertuko dute gure proposamena eta eskainiko dizkigute haien aukerak.
Afariak ematen, konpainia egiten eta ibilaldi txikietan laguntzeko aukera dago, 2-4 pertsonako taldeak sortuta. Astean zehar, larunbatetan eta igandetan 16:30tatik 18:30etara
ELKARTASUN PROIEKTUETAN Iraurgi Ikastetxean antolatzen diren kanpainetan eta beharretan gertuko jarraipena eginez eta beharrei erantzunez:
1. Bidezko merkataritza astea
2. Bidezko merkataritzako denda (gabonetan)
3. Bakearen astea.
4. Elkartasun proiektua
5. Jolasen bilketa Gabonetan.
KULTURA Loiolako Jesuitak • Inazio donearen etxea eta santutegia erakutsiz.
Larunbatetan 10-13/15:30-19:00
• Loiolako liburutegia
Astean zehar 15:30etatik 18:20ra


3.2 Proiektuaren antolakuntza

1. Lehenengo klaseak aurrez aurrekoak izango dira. Hauen helburua ikasleen motibazioa bultzatzea izango da, honekin batera proiektuaren azalpena eginez.
2. Gizaldien bidez, oinarrizko formazioa eskainiko da boluntario lanaren inguruan.
3. Hilabetean behin, irakaslearekin biltzeko aukera izango dute lanari buruz hitz egiteko, arduradunarekin. Antolakuntza bat egingo da.
4. Gutxiengo orduak 30 izango dira. Ordu hauek ikastetxetik kanpo egin behar dituzte eta benetan egin dituztela frogatu behar dute. Horretarako jarraipen orria beteko dute.
5. Gurasoekiko bilera, proiektuaren berri emateko.
6. Ikasle bakoitzak bere hautaketa egingo du aurkeztutako aukeren artean.

3.3 Beharrezkoak diren baimenak izendatu eta formatua aukeratu.
Proiektua martxan jartzeko jarraian dauden dokumentuak bete behar dira:

1. Guraso/tutoreen baimena: Adin txikiko ikasleei dagokien gaietan ezinbestekoa da beti beraien zaintzaren arduradun daudenen baimenak lortzea.(1.eranskina).
2. Boluntario taldea aukeratzeko orria: Aukeraketa egin bezain pronto ikasleen lehentasunak bilduko dira, horretarako emango zaien orrian hiru talde aukeratu beharko dituzte lehentasunak finkatuz. (2.eranskina)
3. Jarraipen orria: Orrialde honetan ikasleek beraien datuak beteko dituzte eta aukeratutako taldearen arduradunari sinatzeko eramango diete, modu horretan ikasleen asistentzia kontrolatzeko. (3.eranskina)

4. PROIEKTUAREN AURKEZPENA IKASLEEI:
2013-2014ko kurtso hasieran 2. Batxilergo ikasleei proiektua aurkeztuko zaie, honako pausuak jarraituz:

1. Boluntario lanari buruzko oinarrizko formazioa.
2. Parte hartzeko dituzten aukeren aurkezpena.
3. Aukeraketa egiteko orrialdea eskuratzea.
4. Gurasoen baimena: garrantzitsua da azpimarratzea hau lortu arte boluntario lanean inor ezin dela hasi.
5. Boluntario taldeak antolatzea eta ikasleen aurkezpena taldeetan egitea. Lehenengo egunean helduen laguntza izango dute ikasleek.
6. Boluntario lanak irauten duen bitarteko orientazioa, gertuko jarraipena izanik: Ikasleak berak laguntza eskatzen duen neurrian, orientatzaile, erlijioko irakasle edota Pastoral kideen laguntza izango dute, bidean sortzen zaizkien zalantzak argitu eta oztopoak gainditzen laguntzeko banaka edo taldeka.

5. BOLUNTARIO LANAREN GAINBEGIRATZEA ETA BALORAZIOA:

Boluntario lanaren gainbegiratze prozesuak bi arlo nagusi izango ditu: ikasleen orientazioa eta jarraipen orria.
Balorazioa egiterakoan ikasleek esperientziaren amaieran memoria (4.eranskina) egingo dute ondoren aurkezteko. Memoria egiteko ikasleek honako jarraipenak bete beharko dituzte:

1. Sarrera: lekua, datak eta argibide orokorrak egindako boluntario lanari buruz.
2. Egindako lana.
3. Hausnarketa pertsonala (esperientziaren balorapena).
4. Hobekuntza arloak

6. ANTOLAKUNTZA:

Horretarako prestatutako orrialde batean lekuak, ordutegiak eta boluntario zerrendak azalduko dira taldeak antolatzeko eta talde bakoitzaren hasiera eta amaiera egunak finkatzeko.
Boluntario talde bakoitzetik harremanetan jartzeko arduradunei buruzko informazioa biltzeko orrialdea prestatuko da.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara

Hasiera Proiektuak Proiektu Pedagogikoak Gizartearekiko Konpromezua