Hasiera Proiektuak Proiektu Pedagogikoak Gizaldi arteko programa

IRAURGI IKASTETXEA ETA SAN MARTIN EGOITZAREN ARTEKO GIZALDI ARTEKO PROIEKTUA

1. Sarrera

Iraurgi Ikastetxeak eta San Martin Egoitzak 2008-2009 ikasturtean proiektu bat jarri zuten abian. Ikastetxeak eta egoitzak betidanik izan dute gertuko harremana eta, ekintza bateratu batzuk beti egin izan dituzte. Ekintza hauei ,ordea, nolabaiteko forma eman nahian proiektu batean barneratzea erabaki zen, GIZALDE ARTEKO PROIEKTUA hain zuzen ere.

2. Oinarriak: “Zergatik gizaldi arteko proiektu bat?”

Gaur egungo gizarteak eta honek dituen arazoak ez dira lagungarriak gizaldien arteko harreman egoki bat bultzatzeko. Honez gain, esan behar dugu gabezi honek ez duela asko laguntzen norbere garapenean ezta garapen historikoan ere.

Adineko pertsonak auto-estimu baxu eta bakardade handiarekin sentitzen direla jabetuta eta, gazteek ezagutza kulturala eta historikoa galtzeko arriskua dagoela ikusten dugunez, proiektuaren izenak adierazten duen moduan gizaldi arteko egitasmoa aurrera daramagu 2008-2009 ikasturtetik.

Kooperazioa da proiektuaren oinarri nagusia eta, hainbat arrazoi direla eta aukeratu zen proiektua. Adineko pertsonei dagokionez beraien ezagutza eta esperientziak ondoren datozenei azaltzeak, horrek beraiengan baliagarritasun sentimendua sortzea lortu duelako. Ikasleei dagokionez berriz ezagutza eta esperientzia berriak jasotzea eta ekintza desberdinak egitea.

Alabaina proiektu honekin harreman berezi bat sortu nahi da, non onuradunak adineko pertsonak ez ezik ikasleak ere izango diren.

3. Proiektuaren kokapena

Kokapenari dagokionez proiektuak barneratzen dituen ekintzak leku desberdinetan burutuko dira; San Martin egoitzan, Iraurgi Ikastetxean bertan, eta herriko hainbat leku esanguratsutan, hala nola, Soreasuko Sebastian Parrokian, San Agustin Kulturgunean, Trenaren museoan, etab.

4. Parte hartzaileak

Ikasleen aldetik Lehen Hezkuntzako 4., 5.eta 6. mailako ikasleek hartuko du parte eta, datorren urteetarako D.B.Hko ikasleen parte hartzea ere aurreikusten dugu.

Adineko pertsonei dagokionez, San Martin Egoitzako egoiliarrak izango dira ekimen honetako beste partaideak. Egoitzan bertan burutuko diren ekintzetan egoiliar guztiek parte hartuko dute, ez ordea egoitzaz kanpoko ekintzetan, izan ere hauetan gurpildun aulkiaz edo beraien autonomia fisikoaz baliatzen direnak soilik parte hartuko dute.

5. Helburuak

Programa honen helburu nagusia, belaunaldi desberdinen , ikasle eta aiton-amonen, arteko harremanak indartzea eta aldi berean parte hartzaile guztientzat onurak lortzea da.
Epe motzerako helburuak
- Partaide diren ikasle eta adindunentzat gizarte rol berriak eta ikuspuntu berriak ezartzea.
- Jarraikakoak ez diren eta famili loturarik ez duten bi belaunaldiren parte hartzea
- Belaunaldi zahar eta gazteen arteko ezagutza eta elkar-ulertzea bultzatzea, baita bien auto-estimua hobetzea ere.
- Egoitzen zergatia ikustea
- Ikasleen nortasuna aberastea baloreak zainduz eta errespetatzen ikasiz.
- Hitz egiten, jolasten eta entzuten ikastea.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara

Hasiera Proiektuak Proiektu Pedagogikoak Gizaldi arteko programa