EUSKARAREN NORMALKUNTZARAKO PROIEKTUA
Euskararen normalkuntza lortzeko bidean, gure hizkuntza eta kultura sustatzeko proiektua martxan daukagu Iraurgi Ikastetxean, 2002-2003 ikasturtean Iraurgi Ikastetxea bateratu zenetik. Elkarketa burutu zen unetik, garbi izan du Iraurgi Ikastetxeak bere zutabe nagusietako bat Euskara eta Euskal Kultura babestea eta sustatzea izan behar duela. Hori dela eta, urte guztian helburu hau lortzeko ahalegin etengabea egiten dugu irakasleok, eta hau betetzen dela ziurtatzeaz bereziki arduratzen den Euskararen Normalkuntzarako batzordea ere badugu.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Ulibarri programan ere parte hartzen dugu urtero-urtero. Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako programa honek, ikastetxeetan Euskararen Normalizazioa lortzeko helburua du: www.ulibarri.info.
Proiektuaren arduradunak: Izaro Errazkin, Aitor Bidezabal eta Mailu Aizbitarte.