Pentsamenduaren kultura

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

PENTSAMENDUAREN KULTURA: PENTSAMENDUA GURE IRAKASKUNTZAREN OINARRIA

Teknologia adimendunek gure bizitzan eragina izan dezakete, baina adimen hori ez dagokio makinari, erabiltzaile arrazionala da teknologia hauek ikusgai egiten duena. (David Perkins)

Interneterako momenturoko sarbideak, ikaskuntza aukera berriak sortzearekin batera mende honetako hezitzaileentzat erronka suposatzen du. Erronkarik handiena ordea ez datza ikasleei teknologia berriak nola erabili irakastean, teknologiak erabiltzen diharduten bitartean trebetasunez pentsatzen irakastean baizik. (Robert Swartz)

David Perskins-ek bere “un aula para pensar” liburuan aipatzen du pentsatzen irakastearen helburua “ikasleak etorkizunean arazoei irtenbidea modu eraginkor batean aurkitu, ondo hausnartutako erabakiak hartu eta ikaskuntza prozesuaz bizi osoan gozatzeko prestatzea” dela.

Nola sortu gelan pentsamenduaren kultura?

Sarritan hitz egiten da pentsamenduaren gaitasunen inguruan, baina gaitasuna barneratuta izateak ez du ziurtatzen gaitasun horren erabilera. Gaitasun horiek eguneroko portaeran txertatu daitezen, garrantzia eta babesa ematen zaien eremuan landu behar dira. Ikasgela eremu aproposa da horretarako; bertan, ikasle guztien parte hartzearekin pentsamendua eta ikaskuntza esperientziak sustatu eta barneratzea laguntzen dugularik.

Ikastetxe batean pentsamenduaren kultura finkatuta dagoela esateko, honakoak behar dira:

•    EGOERA SORTU ETA DENBORA EMAN
•    PENTSAMENDUA IRUDIKATU
•    OHIKO BIHURTU ETA EGUNEROKOTASUNEAN TXERTATU

Project Zero-ko (ikerketa proiektu anitzez osaturiko Harvard-eko Hezkuntza Eskolako “Hezkuntza Ikertzaile Taldea”) ikertzaileek diote, ikasgelan pentsamenduaren kultura sustatzeko ezinbesteko 8 baldintza daudela:

•    Denbora: Pentsatzeko denbora eskainiz
•    Aukerak: Ikasleak motibatu eta pentsamenduaren prozesuan murgilduko dituen adibide errealak partekatuz
•    Ohitura eta Egitura: Ikasleen pentsamendua bideratuz
•    Lengoaia: Pentsamenduaren lengoaia erabiliz
•    Ereduen sormena: Pentsalari eredugarri baten adibidea erakutsiz
•    Erlazioak: Ikasleen ekarpenak errespetatu eta baloratuz