Hasiera Hezkuntza Eskaintza Lehen Hezkuntza

LEHEN HEZKUNTZA

Iraurgi-Ikastetxea-Lehen-Hezkuntza-01

Lehen hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko ikasleak hezitzera bideratutako etapa da. Haur hezkuntzan landutako konpetentziei jarraipena emanez, ikaslearen heziketa integrala lortzea dugu helburu. Pertsonaren alderdi guztien garapena ziurtatzeko, alderdi kognitiboaz gain, harreman pertsonalak eta gizarte mailakoak sakontzeko bideak jorratuko ditugu.

Urte hauetan ikasketa estrategia ugari eskaintzen dizkiegu gure ikasleei eta bizitzarako lagungarri suertatuko zaizkien tresnen erabilpenean trebatuko ditugu. Adimen anitzen metodologian oinarriturik, ikasle bakoitzari bere ahalmenak identifikatzen lagunduko diogu eta ahalmen hauetatik abiatuz, adimen ezberdinak garatzeko aukerak eskainiko dizkiegu.

Hau guztia euskal kultura eta kristau heziketa oinarritzat hartuta; ikaslea bere heziketaren arduradun sentiarazten dioten metodologia aktiboak erabiliz eta egungo teknologiaz baliatuz.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara

Hasiera Hezkuntza Eskaintza Lehen Hezkuntza