HAUR ESKOLA

Estimulazio-Goiztiarra-haur-eskola

Haur Hezkuntzako lehen zikloari deitzen zaio Haur Eskola. Bertan, 4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat zaintza-zerbitzua eta hezkuntza-eskaintza zabala ditugu. Etapa honetan, haurraren ikaskuntzarako eta garapen osasuntsu baterako beharrezkoak diren estrategiak garatzen dira. Horretarako, estimulazio goiztiarra, psikomotrizitatea eta esperimentazioa bezalako metodo berritzaileak lantzen ditugu. Etapa hau haurraren lehen gizarteratze une garrantzitsua da, horregatik, haurraren sozializazioari garrantzi berezia ematen diogu.

Jolasaren bitartez, haurrek beren sentimenduak azaleratzen ikasten dute eta baita besteekiko harremanak lantzen ere. Haurren lehen gizarteratze momentu honetan, hezitzaileek laguntzaile rola hartzen dute, eta haurraren garapena aberasten eta bultzatzen dute, egoera ezberdinei aurre egiteko estrategiak irakatsiz. Etapa honetan honako balore hauek lantzen dira besteak beste: maitasuna, laguntasuna, goxotasuna, enpatia... Haur Eskolako eraikina eta bertako instalazioak adin honetako haurrentzat pentsatuta eta egokituta daude. Haurraren garapenerako hain garrantzitsuak diren objektu, jostailu eta espazioak ere haurren beharren arabera diseinatuak daude, eta bertan burutzen ditugun ekintza eta ekitaldietan aukera aukera zabala eskaintzen dugu, heziketa aberatsa eta integrala izan dadin.

Etapa honetako eraikinean, jangela, atseden-gelak, psikomotrizitate gela eta estimulazio goiztiarreko gelak daude besteak beste. Horretaz gain, ordenagailuak daude gela guztietan eta txikientzako babestutako jolas parkea eta patio estalia ere bai. Barne-instalakuntza guztiak 0-3 urte bitarteko haurren ezaugarrietara egokituta daude.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara