Estimulazio goiztiarra

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

PSIKOMOTRIZITATEA

Psikomotrizitatea lantzerako orduan Bernard Aucouturierren filosofia hartzen dugu erreferentzia gisa. Hau da, Bernardek markaturiko bidea da iraurgiko haur eskolan aurrera eramaten den metodologia psikomotrizitate saioetan. Psikomotrizitate, adime eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen ditu.
Zer da Psikomotrizitatea?
Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduan, emozioen eta lengoaiaren adierazpenean eta errepresentazio plastikoan oinarritzen da. Gorputz mugimenduarekin, ( jauziak, itzulipurdiak, lasterketaketab.), emozioak adieraziz, komunikatuz eta errepresentazioaren bidez haurrak eboluzionatu eta aurre pausuak emango ditu.
Psikomotrizitate saioetan haurra den bezalakoa agertzen denez informazioo asko atera dezakegu bertatik; esaterako, bere egoera emozionala edota bere ezaugarri motoreak.

ATELIER

· Haurrek jaiotzetik bere burua eta bere igurua esploratzeko etengabeko interesa eta beharra agertzen du eta horri erantzun bat emateko helburuarekin burutzen ditugu esperimentazio saioak. Bere ingurunea ezagutzen doan heinean bere burua ere gehiago ezagutzen joaten da eta era berean bere identitatea eratzen. Hori guztia nola gertatzen da? material hauekin eta bere ingurunearekin proba desberdinak eginez. materialak bota, usaindu,ukitu, pisatu, zabaldu... etab.

· Haurrarentzako ekintza LIBRE bat da eta jostailuak ez diren beste materialen proposamenak dira beti. (Adib.: egurrak, hondarra, tenperak, zapiak, lastoa, ontziak... etab.).

· Saio hauetan 5 zentzumenak guztiz aktibatzen eta garatzen dira: material guzti hau ikusi,entzun,usaindu,ukitu eta dastatu egiten dituelako haurrak eta modu honetan informazio asko barneratzen eta ikasten joango da haurra etengabeko ikaskuntza prozesu batean murgilduz.

· Iraskaslearen rola: batez ere behaketa lana eta material egoki baten eskeintza. Segurtasuna eskeini haurrak lasai eta askatasunez esperimentatu dezan eta adierazi dadin.

· 0-2an esperimentazio saioak egiten dira batez ere eta 3-5 urte bitartekoetan atelierra burutzen da adierazpen artistikoan murgilduz,nahiz eta bi ekintzak 0-6 urteko haurrekin bururtzen ditugun ikasturtean zehar. Atelierrak zentzu artistikoa hartzen du eta haurra errepresentazio desberdinak egiten hasten da 3-6 urte bitarteko adin horretan. Azken batean guztia hau, haurren esperimentazio eta adierazpen guzti huake dira ARTE guretzako.

Atelier artistikoa

Emilia  Reggio ren  Hitzak harturik:

Haurra ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku, ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun entzuteko era
harritzeko … maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundo aurkitzeko
ehun mundo sortzeko
ehun mundo amesteko.
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
elkarrekin doaz.

Ikasteko laborategi bat da,  gure helburua ez da izango emaitza, espresioaren prozesua eta sormena sustatzea baizik. Sormena  bere lanetan  isladatzea, bere adimen artistikoa  garatzea, sustatzea, . Beste aldetik  bere ingurua beste ikuspegi batetik adierazi ,ulertu ,eta ematen dizkioten estimulu guztiekin esperimenta dezaten, honek lagunduko dio kontzeptu berrien sorkuntza, era berea sormena garatuko du. Atelieren umea bere pentsamendu eta emozioen jabea da.

Atelierra ez da heziketa artistikoa bakarrik, askoz gehiago da, estetikaren sena hezitzea da, ikerketa bisuala egitea, artearen ezagutza, arretaz begiratzea, sorkuntza propia bultzatzea eta egindakoa, sortatutakoa merezi duen bezala estimatu, baloratu. Hau dela eta material desberdinak izaten ditugu, material hauekin, UMEAK imagina, sortu, arakatu, manipulatu eta egin dezake. Azken finean, Reggio emiliak esaten zuen bezala hizkuntza pribilegiatu bat bereganatzea lortu nahi dugu.