Ekintzen Txokoa

ico ekintzen txokoaGYIT, Get Youth into IT

ZER DA GYIT?

Europan burutu diren hainbat ikerketen emaitzek adierazi dutenez, IKT arloan pertsona kualifikatuen eskasia dago; 2020. urterako 900.000 lan postu hutsik geratuko direla aurreikusten da. Bai nazioarteko bai herri mailako lantokiek, zailtasunak dituzte beraien arlo desberdinetako profilen kontratazioak egiteko.

Aldi berean, Europan azken urteetako krisia dela eta, gazteen arteko langabeziak arazo nagusienetako bat izaten jarraitzen du. IKT industriak eskaintzen dituen aukerak anitzak diren arren, gazteek ez dute ikasketa bideragarri moduan kontuan hartzen. GYIT proiektuak arazo honi aurre egitea du helburu, IKT arloko lan eskaintzak aukera profesional erakargarri, eskuragarri, atsegin eta egokitzat azalduz ikasleen begietara.

 

PROIEKTU HONETAKO SAIOEN HELBURUAK

Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea eta finkatzea gazte gaztetatik hasita.

Ikasleei, etorkizuneko lan mundurako, beraien zaletasunerako eta eskolan erabilgarriak izango zaizkien konpetentzia digital berriak lortzen laguntzea.

IKT arloan, etorkizuneko populazio aktiboarentzat, ikasketa erakargarri, bideragarri eta egokien aukera zabaltzea, eta modu honetara Europan IKT arloan dagoen pertsona kualifikatuen eskasiari aurre egiteko, bide batez gazteen langabezi tasak murriztuz.

Bigarren Hezkuntzatik hurrengo ikasketa mailetarako trantsizio prozesua erraztea orientazio saio eta material egokia eskainiz.

Ikasketa aukera mugatuak dituztela iruditzen zaien ikasleei aukera berriak eskaintzea.

 


          

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara