PLASTIKO ZABOR TONTORRA IKASTETXEKO PATIOAN

Gu Geu Plastikorik gabe proiektuaren "A ZE ZABOR TONTORRA" fasera iritsi gara.

ZER EGIN BEHAR DUGU?

  • Astebetez, plastiko zaborra etxean gordeko dugu gaurtik hasita.
  • Urtarrilak 16 goizean (7:30-9:30), etxean bildutako zaborra ikastetxera ekarriko dugu, eta patioan hesitutako eremuan pilatuko dugu.

Goiz horretan bertan, Mankomunitateko hezitzaileek, gure ikasleekin,  birziklapenari buruzko lanketa egingo dute jasotako plastiko zaborrarekin (ontzi horira botatzen dugun guztia ez baita birziklagarria). Ondoren, mankomunitateko kideek zabor guztia jasoko dute, aurrez egin den bereizketa kontutan izanda.

Ea ekintza honekin, hobeto barneratzen dugun, neurrigabeko  plastikoaren  kontsumoa ikaragarria dela.

Denon parte hartzea ezinbestekoa da!

Gure ikastetxean erabilera bakarreko plastikoa murriztea lortuko dugu!

Animatu!

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara