GU GEU ERE EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKA

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunari ekintza desberdinekin eman diogu hasiera.

Lehen hezkuntzan goizeko hasierako dinamikan landu da gaia eta amaieran ikasle zein irakasle bakoitzak borobil more bana margotu dute, patioan argazki erraldoia ateratzeko eta guztiok batera emakumeenganako indarkeria salatzeko.

DBHko geletan, DBH 3 eta 4.mailako ikasleek osatutako Irrimore auto antolaketako kideek, emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota desberdinen inguruko hausnarketa saioak burutu dituzte. Horren aurretik, gela guztietako ateetan puntu Morea jarri dute, gaurko eguna ikusarazteko. 

Eta azpimarratzeko ekintza bezala, ikasleek ikastetxeko e-postako sinaduran Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez identifikazio irudia jarri dute.

 

 

 

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara