HAUR MASAJE IKASTAROAK

Datozen asteetarako antolatu dugun haur-masaje ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Masajeak dituen onurez gain, gure seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da saio hauetan,adibidez: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia etab. Saioak astelehen arratsaldetan izango dira Haur Eskolan, 17:15ean hasi eta ordu beteko iraupenarekin  gutxi gorabehera. Ikastaro hau, Ana Zendoia eta Miriam Etxeberria Haur Masaje Hezitzaileen gidaritzapean izango da.

        NOIZ: Abenduak 2 eta 9

        NORI ZUZENDUA: 1-6 urte bitarteko haur eta familiei.

      

        IKASTARORA EKARRI BEHARREKOA: arropa erosoa (haurrak eta gurasoek), toaila bat eta haurra eta gurasoak tapatzeko moduko manta bat.

Talde mugatuak izango direnez, izena emateko deitu ikastetxera azaroaren 28a baino lehen. Telefonoa, 943 810210.

 

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara