AZOKA PLAZA 2.0 PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Azaroak 6 asteazkena, arratsaldeko 17:15ean, ikastetxeak parte hartuko duen AZOKA PLAZA 2.0 proiektuaren aurkezpena egingo da.

Azoka Plaza 2.0ko talde eragileak, nutrizionista batek, baserritarrak-ekoizleak, ikastetxeko ordezkariak eta gure jangelako sukaldariak hartuko dugu parte. Guretzat oso garrantzitsua da, alde batetik proiektua ezagutzea eta bestetik honek ekarriko dizkigun onuren berri jakitea.

Denak gonbidatuta zaudete.

 

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara