KM0 eta BERTAKO PRODUKTUAK ABIAN IRAURGIN

Iraurgiko jangela ikastetxeko hezkuntza proiektuan txertatuta dugunez, oraingoan helburua bikaintasunera iristea da:

 - Elikadura osasuntsu, seguru eta jasangarri baten aldeko ereduan aurrerapausua

 - Baserriari lotutako proiektu ekonomikoak sustatzea

 - Eskualdeko nekazaritza iraunkorra bermatzea

 

          Azpeitiko Udalak, Urkomek, Elikaguneak eta Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri duten proiektua da.

          Inguruko baserritarrek ekoiztutako sasoiko eta herriko barazki eta bestelako produktuen kontsumoa; azoka plazan aurkitu ditzakegun produktuak gure jangelako menuetan sartzea.

          Jasangarritasunaren eta tokiko ekonomiari bultzada ematea.

          Baloreetan oinarritutako jangelak ezin du zerbitzu emaile soila izan, horregatik heziketarako eta kontzientziaziorako gune ere bilakatu behar dugu.