LOIOLARA IRTEERA

 

Landareak eta errota lantzeko, loiolara irteera egiteko aukera izan dute lehenengo mailakoak.

Eguraldi zoragarriak lagunduta hasi zuten irteera. Eguraldia eta nola ez, umeen poza!
Konturatzerako Loiola atzean dagoen isilune gunean ziren, eta sarreran, seinaleei aipamena egin zieten aurreko astean landu bait zituzten.
Landareen aniztasunari eta oparotasunari jarri zioten arreta, bakoitzat landare bat aukeratuz eta ondoren marraztuz.

Bide batez, Igarako errota ikusteko aukera izan zuten Ekoguneko Edurne eta Ana begiraleei eta Jose Luis errotaria esker.

Goiz ederra pasata, berriro ere naturaz eta kulturaz gozatzeko gogoz amaitu dugu.

 

LH 1 - Loiolan

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara