EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO EGITARAU 2018

 Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu eta ikusgai duzue egun horretako egitaraua.

HAUR ESKOLA ETA HAUR HEZKUNTZA

  • 9:30: Jolastokian elkartuko gara festa giroan hasiera emateko euskararen egunari. Eskolako lelo berriaren aurkezpena egingo dugu eta ondoren euskarari buruzko abestiak abestuko ditugu.
  • 10:00: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi txiki bat eskaintzera.
  • 10:30: Haur Hezkuntzakoek banderatxoak egingo dituzte "Amestutako tokian, euskara oinarrian" leloarekin.
  • 15:00: Haur Hezkuntzakoen dantza emanaldia egingo dute. Ondoren aurpegi margoketa.
  • Amaitzeko: Euskal kantak abestuz eta banderatxoak astinduz amaiera emango zaio egunari.

LEHEN HEZKUNTZA

  • 10:00: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi bat eskaintzera.
  • 11:30: 5. mailakoak Hitanoari buruzko erakusketa ikustera joango dira Sanagustinera.
  • 15:40-16:40: LH 1. eta 2. mailakoek herri kiroletan hartuko dute parte.
  • 16:00-17:00: Bigarren eta hirugarren ziklokoek "Euskal olinpiadak" egingo dituzte.

DBH ETA DBHO

  • 8:30: "Printzesa ezkongaia" filmaren ikustaldia DBH1. eta 2. mailako ikasleentzat.
  • 9:30: Ikastetxea, euskarari buruzko leloekin osatutako kartelekin apainduko dute.
  • 10:15: "Aupa Etxebeste" filmaren ikustaldia DBH3. eta 4. mailakoentzat.
  • 12:00: "Handia" fimaren ikustaldia DBHO 1. eta 2. mailakoentzat.

 

 

Euskararen Eguna 2018

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara