EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Azaroaren 23an, LH eta DBHko ikasleek Indarkeria Matxistaren aurkako adierazpena azaldu zuten.

Lehen Hezkuntzan Berritzegune eta Foru Aldundiak proposatutako material didaktikoa aztertu eta beraien inguruan proposatutako lanak egin zituzten. Aurten bereziki, hainbat saiotan, 6. mailan Inspira Steam programaren barruan emakume eta gizonen arteko berdintasuna landu da, esaterako, emakumeek eta gizonek ahalmen berdinak izanik, gaur egungo estereotipoek baldintzatzen dutela beraien etorkizuna. Gai honen harira, Foru Aldundiak aurrera daraman Denok Zu programan ere parte hartu dugu.

DBHn auto antolaketako ikasleak, IRRIMORE taldea, egun honetako lanketaz arduratu ziren.

Gelaz gela joan ziren indarkeria matxistaren inguruko inkesta pasatzera ikasle guztiei eta neskei beltzez jantzita etortzeko gonbita luzatu zieten. Landutako horma irudiak jarri zituzten ikastetxean eta neska taldea elkarturik argazkia atera zuten.

Bide batez esan, Berria egunkariak indarkeria matxistaren inguruko erreportaje mamitsua atera zuela, eta web berezia zabaldu duela irekian gai horren bueltan.

https://www.berria.eus/bereziak/indarkeria-matxista/

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara