ORIENTAZIO SAIOA DBH 4. MAILAKOEN GURASOENTZAT

Ikasturtea aurrera doa eta zuen seme-alabek laster bukatuko dute kurtsoa. 4.DBHn egonik, etapa bat itxi eta berri baten aurrean aurkituko zarete berehala, eta nola ez, aukera berriak egin beharrean Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren artean.

Hori dela eta, zuen seme-alabekin burutzen ari garen orientazio programaren barruan kokatuko genukeen orientazio saio batetara dei egiten dizuegu. Guztiontzat interesgarria eta komenigarria izango delakoan gaude.

Bilera hori datorren astelehenean izango da, apirilak 3, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko aretoan.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara