EBIZIIREN AURKEZPENA GAZTELERAZ

Dakizuen bezala, joan den urriaren 6an EBIZII PROIEKTUAREN aurkezpena egin genuen Soreasu antzokian.

Ekitaldi hura euskara hutsean izan zen, eta, orduan iragarri bezala, hemen daukazue EBIZII proiektuaren gaztelerazko aurkezpenaren data:

AZAROAK 2, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, LHko eraikineko aretoan

Aurkezpen hau ere irekia izango da, eta uste dugu aukera ona izan daitekeela ekitaldira joan ezin izan zinetenentzat ere.

Bertan, honako gai hauek aurkeztuko dira:

   - DBH/LH - LARRAMENDI BIDEA proiektua

   - HH/LH - BASO ESKOLA

Bide batez, azpimarratu nahi genuke egun LH 6. mailan eta DBH 1. mailan dauden ikasleen familientzat bereziki garrantzitsua dela, aurtengo ikasturtean DBH 1. mailan hasiko garelako proiektu hau pilotatzen.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara