ZATOZ EBIZII PROIEKTUAREN AURKEZPEN EKITALDIRA!

Datorren urriaren 6an, Iraurgi ikastetxeak Ebizii (ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ikaskuntza) eredu pedagokiko berria aurkeztuko du Soreasu antzokian, arratsaldeko 18:30ean, eta nahi duen orok bertaratu ahal izango du.

"Aldaketarako ondo prestatuta dagoen ikasleak garaipenaren erdia lortua du, eta hori denon indarrak batuta bakarrik eskuratuko dugu". Ideia hori oinarritzat hartuta, Ebizii 0-18 eredu pedagokikoa eratu dugu hezkuntza arloko zenbait eragilerekin elkarlanean. Orain arteko irakaskuntzan arrakasta izan duten jarduerekin jarraituz, eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz, 2022-2023 ikasturtetik aurrera ikastetxearen helburua komunitatea eta gizartea eraldatzeko tresna izatea izango da.

Uste dugu Azpeitiko etorkizuneko herritarrak hezteko bidean Ebizii 0-18 proiektua hezkuntza-proposamen iraultzailea izango dela, eta, horregatik, proiektuaren inguruan informazio gehiago nahi duen oro izango da ongi etorria datorren ostegunean, urriaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, Soreasu antzokian egingo dugun aurkezpen ekitaldian. Ekitaldian, besteak beste, Amaia Urzelai Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde ordezkaria, Mª Eugenia Iparragirre KEko zuzendaria, Jose Luis Abaunz Mondragon Unibertsitateko ordezkaria, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Leire Goenaga Azpeitiko Hezkuntza zinegotzia izango dira gonbidatu.

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara