ONGI ETORRI!

Ikasturte berria hastera goaz!

2022-23 ikasturtea erronkaz, ametsez eta proiektuz beterik dator.

Zorionez, amaitu dira azken bi ikasturteetako COVID mugak, eta guztioi eskerrak ematea tokatzen zaigu, azken bi urteetan izandako konpromiso, pazientzia eta ulermenagatik.

Lehenengo egun hauek urduritasun egunak izaten dira: ikaskideak ikusteko poza, berriak ezagutzeko ilusioa, oporrak amaitzen diren pena eta ikasturte berrirako helburu eta ilusioak, denak batera.

Iraurgin aurten hasi zareten familien kasuan, ziurrenik urduritasuna handiagoa izango da, baina izan zaitezte ongi etorriak, eta ez izan dudarik zuen seme-alaben tutoreei edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan.

2022-2023 ikasturtea proiektuz eta ilusioz beterik datorkigu:

alde batetik, Hezkuntza Sistema osoarentzat martxan jarriko den LOMLOE hezkuntza lege berria; beste aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoan definitzen ari den Hezkuntza Hitzarmen berria, eta, nola ez, aurtengo ikasturtean Iraurgin izango dugun hezkuntza erronka itzela.

Azken urteetan bezala, eta, hemendik aurrera inoiz baino gehiago, ikasleek, familiek eta ikastetxeak taldean egingo dugu lan, ikasle guztiek euren konpetentziei eta eguneroko ahaleginari balioa eman diezaieten, eta, horretan oinarrituz, ikasturteko helburuak lor ditzaten, bidean sor daitezkeen zailtasunei aurre eginez, eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobea eraikiz.

ONGI ETORRI denok!!

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara