UKRANIARRENTZAKO BIZILEKUA EGOKITZEN

Aurreratu genuen bezala, Ukrainako gatazkaren eraginez euren herrialdea utzi behar izan duten pertsonak hartzeko gune bat prestatzen aritu gara, egoera latzari erantzun xume bezain konkretua eman nahian.

Orain, materiala biltzako garaia da eta premiazkoak ditugunak hauek dira: 

Koltxoi-estalkiak, maindireak, mantak, burkoak, toallak, armairuetako apalen estalgarriak, dutxetako alfonbrak, zartagiak, kazolak, sukalderako tresnak, arropa garbigailua, hozkailua, sofa, besaulkiak, ile-lehorgailuak,...

Bestelako gastuei aurre egiteko dohaintzak jasoko dira: ES72 3008 0152 61 1701913020

Laguntza nola eman jakin edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, ikastetxera deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakezu.

Guztion artean, proiektua aurrera ateratzea lortuko dugu! 

 

Bideoa Uztarria, Erlo