UKRAINARREI LAGUNTZEKO EKIMEN BERRIA

Iraurgi Ikastetxetik erantzun xume bezain konkretua eman nahi diegu Ukrainako gatazka sufritzen ari diren pertsonei. Azpeitira iritsi daitezkeen errefuxiatu ukrainarrei aterpea eta babesa emango dien bizileku bihurtu nahi dugu Ikastetxeko Jesuitinen egoitza ohia, Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Caritasekin elkarlanean. Amets batekin, aurrera begira beharra duten ororentzat irekia izateko.

Hori horrela izanik, DBH eta Batxilergoko ikasleen laguntzaz, gune desberdinak garbitzen eta bizileku gisa prestatzen hasiak gara. Elkarlanean bakoitzak dakiguna eginez, bidea errazagoa da eta lorpenak handiagoak! Proiektua irekia da eta laguntza nahiz ekarpen guztiak ongi etorriak dira!

Eskerrik eman jada laguntza eskaini duzuenoi.

 
 
 
 
 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara