
BATXILERGOKO GURASOENTZAT ORIENTAZIO-BILERAK
- Xehetasunak
- Argitaratua: 17 Otsaila 2022

Otsailak 21an, 18:00etan, Etxe Alaiko eraikinean, Batxilergoko 2. mailako gurasoentzako orientazio-bilera egingo da.
Bertan, ikastetxean burutzen ari diren orientazio-programaren berri emango da, eta Batxilergoa bukatu ondoren ikasleek dituzten aukerak azalduko dira. Horretaz gain, gurasoek dituzten zalantzak argitzeko tarte bat ere hartuko da.