ELKAR-EKIN TALDEAK BIDERATUTA, ERREFUXIATUENTZAKO ARROPA BILKETA

Elkar-ekin taldea errefuxiatuentzako premiazko arropa bilketa egiten ari da egun hauetan. Europako bidean, itsasoa pasa eta Andaluziatik nahiz Kanariar Uharteetatik Bilbora iristen diren errefuxiatu asko, kale gorrian gelditzen dira, gaua non pasa ere ez baitute askok. Azken asteotan asko dira bide hori egiten ari direnak. Pertsona horiek hotzari aurre egin diezaioten, neguko arropa eskatu digute, nagusiki gizonezkoentzat.

Beharraren dimentsioa ikusirik, parte hartzeko aukera zabaldu nahi dugu gure ikastetxeko familietara. Ahalik eta arropa gehien bildu nahi dugu, nagusiki gizon helduentzako txamarrak, jertseak, prakak, oinetakoak, galtzerdiak...

Otsailaren 18an etorriko dira bildutako materialaren bila eta bide batez gure ikasleekin solasaldi bat izango dute beraien lana azaltzeko eta gure parte hartzearen -ondorioz hausnarketatxo bat egiteko.

Material bilketa bi eraikinetako harreran egingo da.

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara