ZERO ZABOR HOZKAILUA AZPEITIARRENTZAT

Iraurgin, gizartea eraldatzeko etengabeko lanarekin jarraituz, oraingo honetan Zero Zabor Hozkailua proiektua jarri dugu martxan, ikastetxean zerbitzatu ez diren menuak azpeitiarren eskura jarriz. Muinean proiektuak hiru helburu nagusi ditu; elikagaien xahuketa saihestea, hondakinak gutxitzea eta janaria herritarren eskura jartzea. Era berean ordea, gizarteratzea, hezkuntza baloreak, lankidetza, boluntariotza, tolerantzia eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenak babestu eta zaintzea, uztartzen dituen proiektua da.

Azaroak 16an, izan zen aurkezpen ekitaldia eta egiten dakigunaz baliatuz, ikasle eta irakasleak izan ziren aurkezle eta gidari. Xume aurreikusten zen ekitaldia handi egin zuten, proiektua bera bezalaxe. Proiektuak guretik haratago joatea baitu helburu.

 

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara