EUSKAL LITERATURA, R. Mª AZKUE SARIAK

Gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatutako R. Mª Azkue Literatur Sarietatik, bigarrengoa Elene Aizpuruak jaso du, “Abandonatutako estazioaren kondaira” izeneko narrazioari esker.

Epaimahaikidearen hitzetan: “ ’Abandonatutako estazioaren kondaira’ legenda bat da narrazio honen ardatza. Herrian hainbat jende desagertu da modu misteriotsu batean argazkilari baten moduan, testua aurrera joan ahala misterio horren katebegiak lotzen eta gehitzen doaz amaierara heldu arte, baina amaiera zabalik geratzen da. Gerora ze jarraipen izango ote duen misterio horrek. Amaiera bera ere misterioa da.”

Zorionak Elene! Gaurkoan zure lanak emaitzak eman ditu. Jarraitu zure irakurzaletasuna bizirik mantentzen eta daukazun idatzizko dohainari esker narrazioak altxor bihurtzen.