EKOETXEK ANTOLATUTAKO JARDUERA

Familiei zuzendutako jarduera  (5-11 urte bitarteko umeei zuzenduta), antolatu dute Ekoetxen. 
Maiatzaren 16an, 12:00etatik 13:30era.
Izen ematea maiatzaren 14a baino lehenago, telefono honetara deituta 943812448.
 
Irakurketa-idazketa eta plastika-teknikak erabiliz, klima aldaketaz hausnartuko da. Kamishibaia Japonian sortutako tresna bat da, eta hura baliatuko da jolasteko, adierazpena lantzeko, ipuinak sortzeko eta bereziki klima-aldaketaren aurrean zer egin dezakegun ikasteko. Kamishibai motako ipuin bat irakurriko du Iñaki Martiarena sortzaileak, eta ondoren, marrazketa eta idazketa tailerra egingo da.