EUSFIT MUGIMENT

 

Europa mailan oso garatua dagoen, osasunarekin lotutako sasoi fisikoaren eta zaintza sistema frogatzeko asmoz, EAEko Osasun eta Hezkuntza Sailak proba piloto bat egin behar du eta IRAURGI IKASTETXEA aukeratuak izan gara bertan parte hartzeko.

Euskal Herriko 10 ikastetxek hartuko dugu bertan parte. Gure kasuan, LEHEN HEZKUNTZA 3. maila eta DBH4. mailako ikasleak izango dira.

Hauek, osasun froga desberdinak pasako dituzte, berauen sasoi fisiko eta osasuntsuaren datu bilketa bat egiteko asmoz. Familiok eta irakasleek ere inkesta desberdinak bete beharko ditugu.

Amaieran famili bakoitzak bere seme/alabaren banakako txosten bat jasoko duzue.

Aurreko ikasturtean,"Osasuna eta Kirola programan" urrezko maila eskuratu genuen eta aurten, programa honetan  aukeratuak izatea beste pauso garrantzitsua izan da guretzat.

Gure hezkutza proiektuko zutabeetako bat delako "MUGIMENDUA ETA OSASUNA"

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara