LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIENTZAKO HITZALDIAK

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak, LEHEN HEZKUNTZAko FAMILIENTZAT, gure seme alaben egunerokotasunean arazoak sortzen ari zaizkigun ondorengogaietaz hitzaldiak eskaini nahi dizkigute:

"SARE SOZIALAK, BIDEO JOKOAK, PORNOGRAFIA"

                                                                                      NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI?

3 HITZALDI ESKAINIKO DIZKIGUTE

1.TEKNOLOGIA BERRIAK: DIBERTSIOA ALA BABESLEKUA?

Luis Legoburu psikologoak gidatua


- Pantailekiko menpekotasuna.
- Pantailekiko menpekotasunaren adierazleak.
- Pantaila babesleku: gabezia emozionalak “estaltzeko” modua.
- Hutsune emozionalaren arrazoia.
- Aldaketarako estrategiak.


EUSKARAZ, MARTXOAK 3, 18:00-19:30

GAZTELERAZ, OTSAILAK 22, 18:00-19:30 (astelehenean bertan izango da)

 

2.ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, GURE SEME-ALABA PANTAILA AURREAN BIZI AL DA? Hazkunde Elkartea gidatua.

- IKTen erabilera covid garaian.
- Bideojokoak: abantailak, arriskuak eta autobabeserako jarraibideak.
- Sare sozialak: abantailak, arriskuak eta autobabeserako jarraibideak.
- IKTen erabilera egokia sustatzeko gomendioak.
- Prebentzioa: bizitzarako trebetasunak.

EUSKARAZ, MARTXOAK 10, 18:00-19:30

GAZTELERAZ, MARTXOAK 1, 18:00-19:30

 

3.NIRE SEME/ALABAK PORNOA IKUSTEN AL DU? NOLA HITZ EGIN GAIAREN INGURUAN? ZEIN JARRERA HARTU? ZEIN BALIABIDE ETA ESTRATEGIA ERABILI DITZAKET?

Arremanitz kooperatibak gidatua.

Gure seme-alabek gero eta goizago dute interneterako sarbidea, eta horrekin batera, gure kontroletik kanpo dauden eduki mordoa dute eskura, tartean pornografia. Pornografia geure seme-alaben sexu-hezitzailea izatea nahi ez badugu, bere eraginari aurre egiteko estrategia eta baliabide eraginkorrak partekatu beharko ditugu.

Aldi berean, harremantzeko sareak on-line eszenatokira igaro dira, eta honek, plano analogikoko arrisku batzuk desagertzearekin batera, arrisku berriak aurkeztu dizkigu. Ondorioz, plano digitaleko harremanak ere, Tratu Onetan oinarritzeko estrategiak behar ditugu.

Aipatutako guztia konfiantzaz eta segurtasunez egitera heltzeko, saioetan gaiari helduko diogu gogoeta eta elkartruke kolektiboaren bitartez.

EUSKARAZ, MARTXOAK 17, 18:00-19:30 

GAZTELERAZ, MARTXOAK 15, 18:00-19:30

 

SEGURTASUN NEURRI GUZTIAK BERMATU AHAL IZATEKO, HITZALDI GUZTIAK AZOKA PLAZAKO AZKEN SOILARUAN IZANGO DIRA ETA 50 PERTSONENTZAKO LEKUA EGONGO DA BERAZ, IKASTETXERA DEITZEN DUTEN LEHENENGO 50EK IZANGO DUTE JOATEKO AUKERA. Beraz, interesa izanez gero, deitu 943 81 02 10 telefono zenbakira eta eman izena!

*Euskarazko 3 saio hauek, Iraurgi Ikastetxeko familiei zuzendutakoak dira; gaztelerazkoak aldiz, herriko 3 ikastetxetako familientzat.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara