2021-22 MATRIKULAZIOA, INFORMAZIOA ETA DATAK

                                                                                       KLIKATU ETA IKUSI

 

 

Matrikulazio garaia iritsi da eta horrekin batera etxeko txikiak eskolatzeko momentua.

Iraurgin eskaintzen dugun hezkuntza ibilbidea azaltzeko gogoz gaude, ikastetxea ez delako eraikin bat soilik, ez da izen bat, ez liburu multzo bat. Ikastetxe bat, izatekotan, laborategia da, antzokia, bizitzak jartzen dizkigun erronkak identifikatzen eta horiei erantzuten ikasten dugun tokia. Bizitza errealeko egoerak simulatuta, ikasle, familia, irakasle eta eskolako langile guztioi elkarrekin hazten joaten laguntzen digun bizipen multzoa da eskola.

ZATOZ IRAURGI EZAGUTZERA!

MATRIKULAZIO EPEA: URTARRILAREN 18tik 29ra.

Arreta pertsonalizatua eskaintzeko, bisitak, aldez aurretik hitzordua eskatuz egingo ditugu. Beraz, eguna eta ordua zehazteko deitu ikastetxera, 943 81 02 10.

 

MATRIKULA EGITEKO AUKERAK:

  • Ikastetxeko idazkaritzan
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora matrikulazioko dokumentazioa bidaliz (behean daude zehaztuta aurkeztu beharreko agiriak eta eskabide orria)

       Edozein zalantza duzuela 943 81 02 10 telefonora deitu eta idazkaritzarekin harremanetan jarri.

        AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Haurraren eta bere gurasoen edo legezko tutorearen familia liburuaren fotokopia.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).
  • Familia helbidearen erroldatze agiria Udalak egina.
  • Familia ugarien kasuan agiriaren fotokopia.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara