PAUSO BERRIAK, ESPERIENTZIAK HEZKUNTZAN

 Eli Agiriano urritasuna duen gazte Azpeitiarra da, eta Iraurgin ikastetxean ari dira lanean, Pauso Berriak proiektuaren bidez.

'Esperientziak ikastetxeetan' bideoaren protagonistetako bat da, beste hiru kiderekin batera. Helburua hezkuntza-sektorea proiektuan parte hartzera animatzea da, pertsona horiek ikastetxeetan egiten duten lanari balioa emateaz gain, desgaitasunarekiko jarrera positiboak ikusarazi eta sentsibilizatzea.

Atzo, bideoaren aurkezpenean Elik bere ametsa bete zuela zioen, ikastetxe batean lana egitearena alegia. Beste amets asko betetzen lagundu nahi dugu, inklusibitatea gure oinarrietako bat delako. Lanean jarraituko dugu ildo horretan.

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara