"HAU DA GREEN” LEHIAKETAKO ESKOLA KATEGORIAKO SARI BEREZIA ESKURATU DU, GU GEU PLASTIKORIK GABE PROIEKTUAK!

Eta hala ere, ez da saria guri gogoan geratuko zaiguna. Hitzak haizeak eraman ohi dituela jakitun, gaur eta hemen adierazi nahi dugu, iraunkortasuna eta kontsumo arduratsua, ingurumen-hezkuntza eta materialak berrerabiltzea, ez dela moda bat gure ikastetxean, ez dela bizpahiru laguni aurtengo ikasturtean lantzeko otu zaien proiektu soil bat. Gure ingurua behatu eta geure buruari egiten ari garen kalteaz jabetuta, konponbidea ere gure eskutik baino ez dela etorriko ulertu dugu eta horixe bera ulertarazi nahi diegu ikasleei. Hondakin plastikoetan ito baino lehen, beste material batzuk aztertu eta zer ordezko erabil dezakegun ikusi guztion artean. Eta etorkizunean izan daitezela gure ikasleak aldaketa honen eta beste askoren eragile.

Kontu hau lantzen ari ginela, Ecolatras ekimenaren berri izan genuen. Han-hemenka ugaltzen ari diren ekimen jasangarrien berri ematen duen lehenengo plataforma digitala da. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban ‘Hau da Green’ lehiaketa berezia egiten dela jakin genuen eta gure proiektuak egin dezakeen ekarpenaren berri emateko foro egokia zela iritzi genion.
Ingurumena errespetatu eta ingurune berdeagoa sustatzeko asmoa eta beharra erakusten duten 40 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren.
15 finalista izan ziren atzo Bilboko Azkuna Zentroan egin zen sari banaketa ekitaldian eta “Gu geu plastikorik gabe” proiektuak sari berezia eskuratu zuen eskolen kategorian. Ane Arregui, Leire Larrañaga eta Aner Alonso ikasleek jaso zuten saria Iraurgi ikastetxearen ordezkari gisa.

SARI BANAKETAKO BIDEO IKUSGAI

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara