ZORIONAK IKER!

Boluntariotzako ikasleek gure txikienekin eginiko elkarlanak fruituak ekarri ditu ikastetxera. 5 urteko ikasleekin, Jon Martinek idatzitako “Lepoluzearen bihotza” ipuina landu zuten eta bertan oinarritutako ilustrazioak, Elkar argitaletxearen 11. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketara bidali ziren. Iker Lasak lehiaketako lehen saria jaso du. ZORIONAK IKER! Jarraitu horrelaxe marrazkilari bikaina baitzara!

Gehiago irakurri: ZORIONAK IKER!

BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN EGINDAKO ESKULANEN ERAKUSKETA

Urtero bezala, birziklatutako materialekin egindako eskulanak ikusgai daude Betharram erakusketan.

Erakusketa irekita egongo da ekainaren 7 arte, 17:00etatik 20:00etara.

Hemen Iraurgiko ikasleek egindako lanen aurrerapen bat.

Gehiago irakurri: BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN EGINDAKO ESKULANEN ERAKUSKETA

EGAÑA GOZOTEGIAN GOZOGILE LANETAN

LH 6. mailako ikasleek eta St. Patrick's School-eko ikasleek, bakarrak eta ospetsuak diren "Inaziyuen" habian egoteko aukera izan zuten, Inazio Egaña gozogile, txokolategile eta izozkigileari esker.

Eskerrik asko Ina, zure etxe gozo horretan sartzeko, ikusteko, dastatzeko eta jarduteko aukera emateagatik. Eta nola ez, bertako talde osoari ere mila esker.

Ikusi bideoa albistearen barruan.

Gehiago irakurri: EGAÑA GOZOTEGIAN GOZOGILE LANETAN

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara