HI GAZTE! 2022ko EDIZIOKO KUXKUXEAN ATALEKO LEHEN SARIA IRAURGIKO IKASLEENTZAT
Gazteak, sare sozialak eta euskara: horra hor Hi Gazte! programaren ardatzak. Gure ikasleek ongi erakutsi dute abilak direla teknologia berriekin, Kuxkuxean saria jaso baitu euren lanak. Zorionak!
HAUR MASAJE IKASTAROA
NOIZ: URTARRILAK 16, 23 eta 30
NORENTZAT: 0-1 urte bitarteko haurrentzat, haien familientzat eta haurdun dauden familientzat.
Talde mugatuak izango direnez, interesa duenak dei dezala 943 81 02 10 telefono zenbakira edo idatz dezala Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora, urtarrilaren 9a baino lehen.
EKOLURRARA ETA JAUREGIBARRIARA BISITA
DBH1eko ikasleak Zornotzan ibili dira, Ekolurra Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan nola lan egiten duten ikusten.
Bidaia aprobetxatuz, Jauregibarria baserria ere bisitatu dute, nekazaritza ekologikoaren helburuak ezagutzeko: lurraren emankortasunaren bidez ekosistemen eta gizakien osasuna zaintzen dute, eta horretarako muzin egiten diete pestizida, genetikoki eraldatutako organismo eta, oro har, bestelako gai sintetikoei.