HAUR ESKOLAKO BILERA IREKIA
2020/21 ikasturtean Haur Eskola aldaketa nabarmenekin hasiko da, hori dela eta oinarri pedagogikoa ezagutzeko, espazioak eta instalazioak bertatik bertara ikusteko eta bizi dugun egoera bereziaren aurrean jarraituko diren osasun araudiaren berri informatzeko bilera deialdi irekia egingo da.
BILERA: uztailaren 15, 18:30etan, Haur Eskolan
UDAN BIZI, AMESTU ETA GOZATU!
Egoera berezia izan arren, ikasle guztiak banan-banan agurtzeko zortea izan dugu. Begietara begiratu eta irribarre bat eskaintzeko momentuak bizi izan ditugu.
Sentimenduz betetako esker oneko agurrak izan dira.
Mila esker guztioi eta UDAN BIZI, AMESTU ETA GOZATU!