UDAN BIZI, AMESTU ETA GOZATU!
Egoera berezia izan arren, ikasle guztiak banan-banan agurtzeko zortea izan dugu. Begietara begiratu eta irribarre bat eskaintzeko momentuak bizi izan ditugu.
Sentimenduz betetako esker oneko agurrak izan dira.
Mila esker guztioi eta UDAN BIZI, AMESTU ETA GOZATU!
IKT-n MAILA AURRERATUA ESKURATU DUGU
Badira urte batzuk Iraurgi Ikastetxean, teknologia berrietan murgiltzen hasi ginela, eta era berean, digitalizazioaren munduan trebatzen. Hain zuzen, XXI. mendeko eskakizunei erantzuteko lanean.
Honek bere fruituak eman ditu eta IKT-n heldutasun maila AURRERATUA eskuratu dugu.