EZ NEGAR EGIN GU ELKARREKIN
Iraurgin ez dugu zalantzarik izan eta koronabirusa ardatz duen EITB Maratoian parte hartu dugu. Gure esentziaren parte baita gizartearen ondoan egotea eta nola ez eskutik joatea.
Oraingoan, bertsoz uztartu dira ikasleen sormena eta emozioak.
Gustoko izango duzuelakoan, bihotz bihotzez guztiontzat!
2020-21 IKASTURTEKO BEKAK
2020-21 ikasturteko bekak eskatzeko epea ireki dela jakinarazten dizuegu.
Ikasturte honetan eskaerak online egin beharko dira eta horretarako eman beharreko jarraibide guztiak Inikatik jaso dituzue.
Gogoratu beka online egiteko azken eguna azaroaren 9a dela eta arrazoi desberdinengatik ikastetxera bertaratu behar izan ezkero arazoaren 4a azken eguna.
Mesedez bertaratu aurretik deitu ikastetxera (943 81 02 10) idazkariarekin ordu bat zehazteko.
HAUR ESKOLAKO BILERA IREKIA
2020/21 ikasturtean Haur Eskola aldaketa nabarmenekin hasiko da, hori dela eta oinarri pedagogikoa ezagutzeko, espazioak eta instalazioak bertatik bertara ikusteko eta bizi dugun egoera bereziaren aurrean jarraituko diren osasun araudiaren berri informatzeko bilera deialdi irekia egingo da.
BILERA: uztailaren 15, 18:30etan, Haur Eskolan