HEZKUNTZA URDINDUZ, MUNDUA URDINDU
Hasi gara Urdinduz 2023 aurtengo ekimena aurrera eramateko gure aletxoa jartzen. Ikastetxea zein inguruak urdinduz!
Aurtengo ekimenean ordea eragile aktibo izango gara. Gune propioa izango dugu Loiolan ekimen honi gure babesa emateko.
Gu ere URDIN!
2023 - 2024 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK
Matrikulazio garaia iritsi da eta horrekin batera etxeko txikiak eskolatzeko momentua. Iraurgin eskaintzen dugun hezkuntza ibilbidea azaltzeko gogoz gaude, ikastetxea ez delako eraikin bat soilik, ez da izen bat, ez liburu multzo bat. Ikastetxe bat, izatekotan, laborategia da, antzokia, bizitzak jartzen dizkigun erronkak identifikatzen eta horiei erantzuten ikasten dugun tokia. Bizitza errealeko egoerak simulatuta, ikasle, familia, irakasle eta eskolako langile guztioi elkarrekin hazten joaten laguntzen digun bizipen multzoa da eskola.
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILBURUAK, ATZEGIK ETA IRAURGI IKASTETXEAK ADIMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK LAN MUNDUAN DUINTASUNEZ ETA ESKUBIDE GUZTIAK BERMATUZ HASTEKO, LEHEN URRATSAK EMAN DITUGU
Zer da ikastetxe bat, gizartean txertatutako izaki biziduna ez bada? Gizartetik ikasi eta gizarteari ahal duen neurrian ekarpena egingo dion egitura arnasduna. Hori gogoan hartuta abiatu ginen duela bost urte ATZEGIREN Pauso Berriak programan. Gizartean erdigunean egon ohi ez diren pertsonen inklusioa du programa honek helburu eta honen harira hasi zen Eli lankidea gurekin lanean.